Mecanizados Enean-en planoan oinarritutako mekanizazioko irtenbide integraleko irtenbideak eskaintzen ditugu, hainbat sektorerentzat: eolikoa, trenbide-sektorea, automobilgintza, makina erreminta, etab. Planoan oinarritutako mekanizazioak egin ditzakegu orotariko materialekin: titanioa, altzairu herdoilgaitza, aluminioa, etab.
Gure bezeroei pieza amaituko zerbitzua emateko behar den prozesu osoa kudeatzen dugu. Pieza fabrikatzeko beharrezkoa den materiala jasotzetik pieza amaitu arte.
Materiala eskatu eta instalazioetan jaso ondoren, hari dagokion eskaera egiten dugu eta lan-ilaran jartzen dugu bezeroari produktu amaitua emateko beharrezko epeak beteaz.
Piezak behar duenean, piezak arbastatzen ditugu tornuarekin edo akabera ematen diogu, bezeroaren eskaeren arabera.
Fresatze, zulatze, mandrinaketa eta otxabuketa operazioak egiten ditugu, besteak beste.
Beharrezkoak diren beste prozesu batzuk egin ondoren, piezari artezteko makinan ematen diogu amaiera.
Behar duten tratamenduak ematen dizkiegu piezei: tenplaketa, sur-sulf, ilunketa, zinkatzea, etab
Piezari behar dituen tratamenduak eman ondoren, bezeroarekin adostutako neurriak eta ezaugarriak dituela egiaztatzen dugu.
Atal honetan Enean-en mekanizatzen ditugun piezen adibide batzuk ikus ditzakezu. Zalantzarik edo galderarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.
Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatutako Mecanizados Enean-ek piezak planoan oinarrituta mekanizatzen ditu, eta pieza unitarioak eta serie laburrak egiten ditu.
Sigma Industrialdea
Xixilion Kalea 4,
20870 - Elgoibar (Gipuzkoa)
T. 943 744 238
enean@mecanizadosenean.com